programak - gaztedi

Buscar
Vaya al Contenido

Menu Principal:

programak

Hasiera
 Nerabeei osoko laguntza zerbitzua                                                                              

Gazte bakoitzaren eta bere guraso edo tutoreei zuzendutako banakako atentzio plan batean garatzen da zerbitzua, errekurtso psikologiko, hezitzaile eta sozialak, azaltzen diren arazoei erantzuteko helburuarekin. Zerbitzu hau 12- 18 urteko nerabeei zuzenduta dago.
Aholkularitza eta eskola laguntza                                                 

Nerabearen atal garrantzitsuenetakoa bere formakuntza da. Hori dela eta, Gaztedik eskola baliabideak eskaintzen ditu: laguntza pedagogikoa hainbat arlo garatzeko (kontrola, orientazioa, planifikazioa eta organizazioa); eta laguntza ikasketetan hainbat akademiekin lortutako akordioen bitartez, irakasleak jarriz gure instalazioetan edota ikaslearen etxean, beharren arabera.
    Esku-hartze psikohezitzailea eskoletan                                       

Gaztedik heziketa zentroekin lan egiten du, hauen beharretara egokituz. Ikasleriaren garapen osoa lortzen laguntzeko esku-hartzeak zehaztea eta egokitzea ahalbidetzen duen programa base bat erabiltzen du.

Orientazio zerbitzu honek irakasleekin, ikasleekin eta guraso edo zaindariekin lan egin dezake.
  • Heziketa eta behar bereziak dituzten ikasleei ebaluaketa eta orientazioa
  • Eskolagaraiko momentu jakin batzuetan banakako arreta behar duten ikasleekin esku-hartzea
  • Taldekako explorazioak
  • Planak: estrategikoak gustoko emaitzak ematen ez dituzten ikasleentzat, adaptatiboak, eskola konbibentzia…
  • Ikaslegoari laguntza bere aukera akademikoan
  • Etabar.
 Gurasoei orientazioa                                                                                                     

Babes eta rientazio zerbitzu bat da, beharren arabera bi formatutan garatzen dena:

  • Elkarrizketa pertsonala
  • Guraso eskola
Arazo pertsonal, familiar eta sozialen inguruan gogoeta egoera bat errazteko, baita nerabeen garapen prozesu egoki baterako dinamikak lantzeko.Gurasoei aukera ematen die egoera gatzkatsuei edo egonezinei aurre egiteko era ezberdinak profesional batekin kontrastatzeko.
 Adingabekoen auzitegiari laguntza zerbitzua                    

Eremu judizialeangaratzen den pogramak nerabeen arrisku-portaeren saihestea eta gutxitzea ditu helburu, psikologia eta hezkuntza ikuspegitik eta normaltasun testuinguruan, zigorra esku-hartzeagatik ordezkatuz, nerabeei eta heuren gurasoei beste aukera bat eskainiz. Behar espezifikoei dagokiena, lagungarri eta orientatzaile izan daitekeena eta arrisku handiagoko egoerak antzemateko.
 
Regreso al contenido | Regreso al menu principal