2008tik Donosticup nazioarteko futbol txapelketan parte hartzen dugu gazteekin. Honek autoestima, adiskidetasuna, mugak, garbitasuna, autokokontrola… bezalako helburuak ingurune naturalagoan lantzea errazten digu.
Aisialdiko Taldea
Aisialdiko zuzendari eta begiraleek zuzentzen dute. Honako hau tresna egokia da beren astialdian hezkuntza ez formalaren bitartez esku-hartzeko, trebakuntzaren eta prebentzioaren bitartez. Beraien autonomia lortzeko bidean baliabide lagungarria da.
Zurrunbilo
Gazteei esperientzia esanguratsu eta aberasgarri bat eskaintzen dien proposamen bat da. Santio bideko hainbat etapa egiten dira 10 gaztez osaturiko talde txikietan, begiraleez eta terapeutez lagundurik.