zer da gaztedi - gaztedi

Buscar
Vaya al Contenido

Menu Principal:

zer da gaztedi

Hasiera
Gaztedi elkartea zailtasunak dituzten nerabeei eta euren familiei zuzentzen zaie. BAKARKAKO ARRETAREN BIDEZ nerabeek dituzten zailtasunei aurre egiten laguntzen zaie heldutasunera baldintza egokietan iris daitezen. Era berean, familiei heziketa eredu egokiak eta harreman onuragarriak sortzen laguntzen zaie.

12 eta 17 urte bitarteko nerabeak dituzten familiei zuzendua dago.

Jarraian zehaztuta daude gehien lantzen diren egoerak: arrisku-jokaera, eskola-zailtasunak, muga eza, lotsa, drogen erabilera gatazkatsua, oldarkortasuna, jauzkortasuna, autoestimu baxua, gaitasun sozialen urritasuna, doluak, frustrazioak, banatze gatazkatsuak, bullying-a eta abar.

 PROGRAMAREN ATALAK

Programak hiru fase ditu. Asteroko saioak egiten dira, ordubetekoak bakarka izanez gero eta ordu eta erdikoak familiarekin eginez gero.

Hasierako fasea (40 egun)

Lehenengo saioak, nerabea, familia eta terapeuta elkar ezagutzeko izaten dira, zailtasunak ezagutu eta zehazteko. Egonezina sortzen duten zailtasunen nodulu puntuak zehazteko ere balio dute.

Fase nagusia (4 hilabete)

Aurreko fasean proposaturiko helburu orokorrak lantzen dira.

Bukaera fasea (hilabete bat)

Eboluzioaren balorazioa, itxieraren prestakuntza eta lortutako emaitzen mantenua.

  • Prozesuan zehar, nerabeari kontzientzia hartzen eta hobeto adierazten lagunduko dioten bizipen teknikak erabiltzen dira.
  • Terapeutaren telefono zenbakia ematen zaie nerabeari eta familiari.
  • Familiak nahi izanez gero, koordinazioa errazten da nerabearengan elkar eragiten duten beste baliabideekin (eskola, Osakidetza, kirol taldeak…).
 
 
Regreso al contenido | Regreso al menu principal